ES | EUS

Lege-oharra

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, honako hau jakinarazi nahi dizugu:

webgune honen titularra TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SA dela; IFK A-20044186 zenbakiduna, eta helbidea Zumartegi Industrialdea, Errekalde kalea, 2 - 20170 Usurbilen (Gipuzkoa) duena. Enpresa Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan dago izena emanda, 1281 Liburukian, 1. folioan, SS-5451 orrian.

1. Webgunera sartzeko eta erabiltzeko baldintzak.

Baldintza orokor horiek (aurrerantzean 'Baldintza Orokorrak'), TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SA enpresak Interneteko erabiltzaileen esku dohainik jartzen duen Interneteko gure webgunearen (aurrerantzean 'Webgune') erabilera arautzen dute. Gure Webgunea erabiltzeak gure webgunearen erabiltzaile (aurrerantzean 'Erabiltzaile') bihurtzen zaitu. Horrek esan nahi du erabiltzaileak TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SA enpresak argitara emandako bertsioan ageri diren Baldintza Orokor guzti-guztiak onartzen dituela bere osotasunean eta baldintzarik gabe, erabiltzailea webgunean sartzen den unetik beretik, baita gure pribatutasun politika eta datu pertsonalak lantzeari buruzkoa ere. Ondorioz, Erabiltzaileak arretaz irakurri beharko ditu Baldintza Orokorrak gure Webgunea erabili asmo duen bakoitzean.

TRANSPORTES Y CONTAINERS, SA enpresak beretzat gordetzen du, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe, honako Baldintza Orokorrak eta horren aplikazioaren ondoriozko Baldintza Partikularrak betetzen ez dituzten erabiltzaileei Webgunera sartzea debekatzeko eskubidea. TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SA enpresak ez du bermatzen Webgunean jasotako informazio guztiaren sakontasuna, egiazkotasuna edo gaurkotasuna, ezta, zehazki, gure Webgunearen erabilgarritasuna ere Erabiltzaileak jarduera bereziren bat gauzatzeko. Bestalde, TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SAk ez du kontrolatzen eta, halaber, ez du bermatzen bere sistema informatikoan biltegiraturik dauden dokumentu eta fitxategi elektronikoetan aldaketak eragin ditzaketen birusak edo bestelako elementuak egotea gure webgunean sartzean. Hori dela-eta, TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SAk uko egiten dio Erabiltzaileek Webgunea eta horko zerbitzuak edo edukiak erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen kalte eta galera guztiengatiko erantzukizunari.

TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SAk beretzat gordetzen du, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe, Webgunean dagoen informazioa, horren konfigurazioa eta itxura, eta webgunera sartzeko baldintzak aldatzeko eta eguneratzeko eskumena.

TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SAk ez du bermatzen Webgunera edo horren edukietara sartzerakoan etenak edo hutsegiteak ez egotea, ezta webgunea eguneratuta egotea ere. TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SAk hutsegiteak konpontzeko, komunikazioa berrezartzeko eta edukiak eguneratzeko lanak egingo ditu; betiere, lan horiek gauzatzea galaraziko edo zailduko duten arrazoiak ez badaude, eta hutsegiteak eta deskonexioak daudela edo edukiak eguneratu gabe daudela jakin bezain laster. TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SAk uko egiten dio gure Webgunea eta zerbitzuak erabiliak izateko aukera-ezaren edo funtzionamenduaren jarraitutasun-ezaren ondorioz sor daitezkeen kalte eta galera guztiengatiko erantzukizunari.

2. Datu pertsonalak babestea

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko (aurrerantzean, 'DPBLO') 5. artikuluan xedatutakoa betez, TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SAk (aurrerantzean 'EASO') jakinarazten dizu gure webgunean erregistro elektronikoko edozein inprimaki beteta eman dizkiguzun datu pertsonalak, eta EASOk zu gure webgunean nabigatzearen, egindako kontsultaren, eskaeraren nahiz edozein zerbitzu edo produktu kontratatzearen, nahiz EASOren webgunearen bidez egindako edozein transakzio edo eragiketaren ondorioz lor ditzakeen datuak fitxategi batean gordeko direla; fitxategi horren erantzulea TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SA izango da.

Oro har, emango dizkiguzun datu pertsonalak zuk egindako informazio-eskaerei erantzuteko erabiliko ditugu, baita EASOren jarduera, produktu eta zerbitzu berriei buruzko informazioa zuri helarazteko ere, edozein bitarteko (elektronikoa barne) erabilita. Erabiltzaileei buruz erregistratuko diren datuak direla-eta, zuk eskatutako produktuak eta zerbitzuak zure erregistro-inprimakian adierazitako lehentasunetara egokitzeko helburuarekin erabiliko dira datu horiek.

Edozein erregistro-inprimaki elektronikotan ageri diren nahitaezko eremuak ez betetzeak, EASOk zure eskaerari ezin erantzun ahal izatea ekar dezake.

Zure datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabili ahal izango duzu, datuak babesteko legean aurreikusitako moduan eta baldintzetan. Horretarako, idazkia bidali behar duzu Zumartegi Industrialdea, Errekalde kalea, 2 - 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidera, edo helbide elektronikora.

EASOk zure datuak erabat isilpean lantzeko konpromisoa hartzen du; horretarako, beharrezkoak diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezarriak ditu zure datuen segurtasuna bermatzeko, eta datu horiek aldatzea, galtzea, lantzea eta/edo baimenik gabe horiek ikustea saihesteko, kontuan izanik teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera, eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien aldetik, nahiz ingurune fisikotik edo naturaletik etor daitezkeenak.

3. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgunean eskuragarri dagoen eduki guztia, baita enuntziatu gisa dagoena ere, testuak, grafikoa, logotipoak, irudiak, audio-klipak, datu-bilketak eta softwarea eta horren bilduma (jabetza intelektualeko edukia), TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SA enpresarenak dira.

Erabiltzaileak arduraz, zuzen eta gizalegez erabiliko du webgunea, eta zehazki honako hauek ez ditu egingo:

⋅ Ez ditu TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SAren logotipoa, markak eta eskubideen gainerako identifikazio-datuak (gure webgunetik merkaturatutako edukietara eta/edo produktuetara atxikitakoak) ezabatuko, saihestuko edo manipulatuko.

⋅ Ez du gure webguneren bidez lortutako TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SAren edukiak eta, zehazki, informazioa erabiliko publizitatea igortzeko, zuzeneko salmenta egiteko edo beste edozein merkataritza-xederekin jakinarazpenak bidaltzeko, nahiz hainbat pertsonari zuzendutako mezuak, beraiek eskatu gabe, bidaltzeko.

⋅ Ez ditu edukiak errepikatu edo kopiatuko, banatuko, publikoari horiek ikusteko aukera emango komunikazio publikoko edozein bitarteko erabiliz, edukiak eraldatuko edo aldatuko eskubide horien titularraren baimenik gabe, edo legeak halakorik egitea onartzen ez badu behintzat.

⋅ Oro har, ez ditu edukiak erabiliko legearen, moralaren eta eskuarki onartutako ohitura onen edo ordena publikoaren kontrako moduan, helburuekin nahiz ondorioekin.

4. Cookieei buruzko politika

Cookiea (edo informatika-gaileta), hori instalatzen duen erakunde arduradunak eguneratu eta berreskuratu ahal izango diren datuak metatzeko, erabiltzaile baten terminalean deskargatzen den edozein fitxategi edo gailu da.

Cookieen eginkizun nagusiak dira erabiltzaileen kontrola egitea eta erabiltzailearen nabigazio-ohiturei buruzko informazioa lortzea, eta programa espioien bitartez egindako intrusio-saiakerak saihestea.

Honako hauek dira cookie-mota nagusiak:

1.- Horiek kudeatuko dituenaren arabera:

a. Propioak: web-orriaren editoreak edo arduradunak berak kudeatzen duen ekipotik edo helbidetik erabiltzailearen terminalera bidaltzen diren horiek dira, erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematen den unetik beretik.

b. Hirugarrenenak: web-editoreak edo arduradunak kudeatzen ez duen ekipotik edo domeinutik erabiltzailearen terminalera bidaltzen diren horiek dira; cookieen bitartez lortutako datuak lantzen dituen beste erakunde batek bidaltzen ditu.

2.- Aktibaturik dauden epe-tartearen arabera:

a. Saiokoak: datuak biltzeko eta biltegiratzeko diseinatutako cookieak dira, erabiltzailea web-orri batera sartzen den bitartean.

b. Iraunkorrak: cookie horietan, datuek terminalean jarraitzen dute, eta cookiearen arduradunak denboraldi batez horietarako sarbidea izan eta landu ditzake; iraupena minutu bakar batzuetakoa nahiz urtetakoa izan daiteke.

3.- Xedearen arabera:

a. Teknikoak: erailtzaileari aukera ematen diote web-orri, plataforma edo aplikazio batean zehar nabigatzeko eta horretan dauden aukerak edo zerbitzuak baliatzeko: esate baterako, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatu; saioa identifikatu; sarrera mugatuko eremuetara sartu; eskaera bat osatzen duten elementuak gogoratu; eskaera baten erosketa-prozesua burutu; ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egin; nabigatzen den bitartean, segurtasun-elementuak erabili. bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak biltegiratu; eta edukiak partekatu sare sozialen bitartez.

b. Pertsonalizaziokoak: erabiltzaileari aukera ematen diote izaera orokorreko ezaugarriren bat duen zerbitzura sartzeko; ezaugarri horiek erabiltzailearen terminalean ezartzen diren zenbait irizpideren arabera aurredefinitzen dira, besteak beste, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzailea, eta zerbitzura zein eskualde-konfiguraziotik sartzen den.

c. Analisikoak: cookiearen arduradunari aukera ematen diote cookie horiek dauden webguneetara sartzen diren erabiltzaileen jarraipena eta portaeraren analisia egiteko. Halako cookieen bitartez jasotzen den informazioa honako hauetarako erabiltzen da: webguneen, aplikazioaren edo plataformaren jarduera neurtzeko; eta gune, aplikazio eta plataforma horietako erabiltzaileen nabigazio-profila lantzeko, zerbitzuaren erabiltzaileen erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak egite aldera.

d. Publizitatekoak: erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko, editoreak, bere kasuan, web-orri, aplikazio edo plataforma batean sartu dituen publizitate-espazioak ahal denik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dute, oinarri gisa hartuta, besteak beste, editatutako edukia edo iragarkiak zein maiztasunez erakutsiko diren.

e. Portaerazko publizitatekoak: erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko, editoreak, bere kasuan, web-orri, aplikazio edo plataforma batean sartu dituen publizitate-espazioak ahal denik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dute.

Cookie horiek erabiltzaileen portaerei buruzko informazioa jasotzen dute, erabiltzaile horien nabigazio-ohiturak etengabe behatuz; horrek, publizitatea erakusteko profil zehatz bat garatzea ahalbidetzen du, profilaren araberakoa.

Web-atari edo gune honetan erabilitako cookieen zerrenda edo deskribapena ondorengoak dira, nahi gabeko akats edo omisioagatik nahiz ataria berriki eguneratu delako salbu:
complianceCookie: Teknikoak. Iraunkorrak. Propioak
_utma: Google Analytics. Iraunkorrak. Analisikoak
_utmc: Google Analytics. Saiokoak. Analisikoak
_utmz: Google Analytics. Iraunkorrak. Analisikoak
_utmt: Google Analytics. Iraunkorrak. Analisikoak
_utmb: Google Analytics. Iraunkorrak. Analisikoak

Web-atariaren erabiltzaileak bere ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu nahiz ezaba ditzake, bere ordenagailuan instalatuta duen nabigatzaileko aukerak konfiguratuta. Hauetako nabigatzaile bat erabiliz gero:

Chrome, hemendik: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647

Explorer, hemendik: http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-manage-cookies-in-internetexplorer-9

Firefox, hemendik: http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitios-we

Safari, hemendik: http://support.apple.com/kb/ph5042

Opera, hemendik:http://help.opera.com/Windows/11.50/es-ES/cookies.html

TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SAk ez du bere gain hartuko arestian aipatutako cookie batzuk edo guztiak blokeatzearen edo ezabatzearen ondorioz gerta litezkeen funtzionamendu-akatsak.

Web-atari honetan nabigatzeak berarekin dakar berez cookieei buruzko politika hau onartzea. Nolanahi ere, web-atari honen erabiltzaileak, cookieen gai honetan, egoki irizten dizkion aldaketa guztiak egin ahal izango ditu uneoro; horretarako, arestian aipatu ditugun esteketara joan beharko du, erabiltzen duen nabigatzailearen arabera.

Era berean, web-atari honek ez du bere gain hartuko cookieei buruzko politika honetan jasotako hirugarrenen pribatutasun-politiken edukiaren eta egiazkotasunaren ardura.

Web-atari honen erabiltzaile batek cookieei buruzko politikari buruzko zalantzak baditu, web-atariarekin harremanetan jar daiteke helbide elektroniko honetan: easo@easo-containers.com

5. Ezar daitekeen legea eta jurisdikzioa

Baldintza hauek Espainiako legeriak zuzenduko ditu, eta horri lotuko zaizkio baldintza hauetan jaso ez direnak interpretatzeko, balioa emateko eta gauzatzeko. TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SA eta erabiltzailea, dagokiekeen beste edozein foruri uko eginda, Donostiako epaitegien eta auzitegien menpe jartzen dira.