Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, honako hau jakinarazi nahi dizugu:
webgune honen titularra TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SA dela; IFK A-20044186 zenbakiduna, eta helbidea Zumartegi Industrialdea, Errekalde kalea, 2 - 20170 Usurbilen (Gipuzkoa) duena. Enpresa Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan dago izena emanda, 1281 Liburukian, 1. folioan, SS-5451 orrian.
Datu pertsonalak babestea
Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko (aurrerantzean, 'DPBLO') 5. artikuluan xedatutakoa betez, TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SAk (aurrerantzean 'EASO') jakinarazten dizu gure webgunean erregistro elektronikoko edozein inprimaki beteta eman dizkiguzun datu pertsonalak, eta EASOk zu gure webgunean nabigatzearen, egindako kontsultaren, eskaeraren nahiz edozein zerbitzu edo produktu kontratatzearen, nahiz EASOren webgunearen bidez egindako edozein transakzio edo eragiketaren ondorioz lor ditzakeen datuak fitxategi batean gordeko direla; fitxategi horren erantzulea TRANSPORTES Y CONTAINERS EASO, SA izango da.
Oro har, emango dizkiguzun datu pertsonalak zuk egindako informazio-eskaerei erantzuteko erabiliko ditugu, baita EASOren jarduera, produktu eta zerbitzu berriei buruzko informazioa zuri helarazteko ere, edozein bitarteko (elektronikoa barne) erabilita. Erabiltzaileei buruz erregistratuko diren datuak direla-eta, zuk eskatutako produktuak eta zerbitzuak zure erregistro-inprimakian adierazitako lehentasunetara egokitzeko helburuarekin erabiliko dira datu horiek.
Edozein erregistro-inprimaki elektronikotan ageri diren nahitaezko eremuak ez betetzeak, EASOk zure eskaerari ezin erantzun ahal izatea ekar dezake.
Zure datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabili ahal izango duzu, datuak babesteko legean aurreikusitako moduan eta baldintzetan. Horretarako, idazkia bidali behar duzu Zumartegi Industrialdea, Errekalde kalea, 2 - 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidera, edo helbide elektronikora.
EASOk zure datuak erabat isilpean lantzeko konpromisoa hartzen du; horretarako, beharrezkoak diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezarriak ditu zure datuen segurtasuna bermatzeko, eta datu horiek aldatzea, galtzea, lantzea eta/edo baimenik gabe horiek ikustea saihesteko, kontuan izanik teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera, eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien aldetik, nahiz ingurune fisikotik edo naturaletik etor daitezkeenak.