ES | EUS

Produktuak eta zerbitzuak

Aholkularitza

Easoren xedea da zerbitzu integrala eta kalitaterik gorenekoa ematea hondakinen kudeaketan, materialen hornikuntzan, eta gure bezeroak behar duen guztian. Horregatik, gure aholku-lana aholkularitza errentagarria da.

Aholkularitza errentagarria Balio Erantsi gisa

Hondakinak

Bai eraikuntzan, industrian eta zerbitzu-sektorean, hondakin-mota asko sortzen dira, eta horiek tratatu beharra daude. Aukerarik onena hautatzeak kostuak nabarmen murriztea ekar dezake. Eta zure aukerarik onena EASO da; izan ere, hondakinak nola eta zein bitartekoz jaso, eta zein tratamendu eman aholkatuko dizugu, indarrean dauden legeen arabera, zure baliabideak optimiza ditzazun.

Eraikuntzako materialak

Gure langileen esperientzia zabalak eta marka aitzindari eta berritzaileekin lan egiteak merkatuan dauden produktu berri guztiekin kontaktuan egotea ahalbidetzen digu, egin beharreko lanak, denborak edo kostuak zuzenean aurreztuz, optimizatze aldera.

IKS-eeM

Eusko Jaurlaritzak on line jarritako aplikazioa da, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakinen joan-etorria kontrolatze aldera. Arlo horretan, EASOk honako hau eskaintzen dizue:

  • Aplikazioaren egiturari buruzko aholkularitza
  • Hondakin-sortzailea aplikazioan alta emateko zerbitzua
  • Egunerokoaren (zabortegira egindako bida bakoitza) izapideak on line egitea
Easo Containers


EASOk zu zure lanean zentratzea ahalbidetuko dizu