ES | EUS

Produktuak eta zerbitzuak

Kontainerrak - Edukiontziak

Gure jatorria hondakinak kontainerretan jasotzean dago; hortaz, gaia ezin hobeto ezagutzen dugu, eta, ondorioz, merkatuko zerbitzurik onena ematen dugu.

Horretarako, honako kontainer mota hauek ditugu:
  • Zaku-edukiontzia; 1 m³-koa, 1,5 tonako edukia. Ezin hobea konponketa txikietarako eta materialak hornitzeko.
  • Edukiontzi txikia; 1,5 m³-koa, oso erabilgarria pisu-muga duten herrietako alde zaharretan, eta gune estuetan.
  • 4 m³-ko eta 6 m³-ko edukiontzi hermetikoak; eraikuntzan, industrian, eta lorezaintzan, besteak beste, erabilienak. Baditugu, halaber, tapadun eta giltzarrapodunak, beste inork hondakinak bertara botatzea saiheste aldera.
  • 12 m³-ko edukiontziak, atzealdean ateak dituztenak; bolumen haundikoa baina pisu txikiko hondakinentzat.
  • 9 m³-ko Dunper edukiontziak, atzealdean ateak dituztenak; oso egokiak dunperrekin nahiz bestelako edozein makinekin sartzeko.
  • 22 m³-ko edukiontziak; aurrekoak bezala, atzealdean atedunak hauek ere, hondakin-bolumen handia, baina pisu gutxiko hondakinak sortzen dituzten industrietarako edo tailerretarako.
  • Edukiontzi konpaktu hermetikoak; erraz erabiltzekoak eta mantentzekoak. Berehalako trinkotzea lekuan bertan.

Eta, gaur egun, 2010eko ekainean IKS-eeM indarrean sartu zenetik, nahi baduzu, guk egingo ditugu, on line, hondakindegiekin egin beharreko izapideak.

Llámanos Deitu, eta guztiaz arduratuko gara